Aspectos legales

Pribatutasun politika

1.-Arduraduna

1.1.- Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Identitatea: FP Donibane
Posta helbidea: Biurdana Kalea, 1.  31011 Iruña, Nafarroa.
Telefonoa: 848 43 09 10
Helbide elektronikoa: fpdonibane@educacion.navarra.es

2.- Xedea

2.1.- Zertarako erabiliko ditu arduradunak nire datuak?
Ematen dizkiguzun datuak ondoren azalduko ditugun helburuetako baterako edo batzuetarako erabiltzen ahalko ditu arduradunak, datu bilketaren arrazoiaren arabera. Hala, bada, hainbat faktoreren mende egon daitezke arrazoi horiek; esaterako, gurekin duzun harremana (bezeroa, etab.) edo datuak igortzeko erabilitako bidea (adibidez, harremanetarako formularioa). Jarraian azalduko dizkizugu pribatutasun politika honek erreferentzia egiten dien tratamenduak, litekeena bada ere zuri informazioa ematea edota baimena eskatzea beste tratamendu batzuetarako:

  • Informazioa edo harremanetarako datuak eskatzea: Gugana jotzen duzunean, adibidez, web-orrian dagoen harremanetarako formularioaren bidez, telefonoz, faxez, posta elektronikoz, mezularitza zerbitzuen bidez, sare sozialen bidez, edo are aurrez aurre ere, gai bati buruzko informazioa eskatu edo kontsulta egiteko nahiz iradokizun, kexa edo erreklamazio bat egiteko, zure datuak tratatuko ditugu egindako informazio-eskaerari edota kontsultari erantzun ahal izateko, hark eskatzen dituen kudeaketarekin eta norainokoarekin. Eragiketa horrek barnean har dezake jasotako datuak gure produktuei buruzko informazioa edo newsletterrak igortzeko erabiltzea.
  • Merkataritzako komunikazioak (newsletterrak): Gure buletinaren edota aldian aldiko informazioaren zerbitzuan alta emateko eskatzen badiguzu, adibidez, gure web-orrian horretarako dagoen check box-aren bidez edo posta elektronikoz eskatuta, zure datuak tratatuko ditugu buletin hori kudeatu eta bidaltzeko, bai eta gure jarduera, zerbitzu eta produktuekin zerikusia duten merkataritza-komunikazioak ere, are bide elektronikotik. Noiznahi baimena kendu ahalko duzu, eta amaiera eman goian azaldutako tratamenduari.
  • Cookieak: Web-orri honetara sartu zarenean cookieak jasotzea onartu baduzu, webgunearen cookie politika aplikatuko zaizu. Gomendatzen dizugu cookie politika bisitatzea. Bertan jakin ahalko duzu, besteak beste, zer cookie erabiltzen diren eta zertarako, eta zer konfigurazio-aukera ezarri ahal dituzun webgunea bistaratzeko erabiltzen dituzun gailuetan, cookieak ezabatzeko, adibidez.

2.2.- Noiz arte gordeko dituzue nire datuak?
Ematen dizkiguzun datuak gordeko diren epeak estu lotuta daude kasuan kasuko tratamenduarekin. Arau orokor gisa, gure arteko harreman juridikoak iraun bitartean edo zuk tratamenduari aurka egiten ez diozun bitartean tratatuko ditugu datuak. Aurrean adierazitako epea bukatu eta gero, zure datuak mantenduko ditugu, bateti artean, eta bestetik, akziorik bada, haren erabateko preskripziora arte. Epe horiek alderdien arteko harremanari aplikatu beharreko legearen eta beste faktore batzuen menpe egon daitezke. Horiek horrela, kontserbazio epea kalkulatzeko abiapuntu hartu beharko da 2.2.2 apartatuan (tratamendu zehatzari buruzkoa) adierazitako epea, eta araudiaren preskripzioa eta akzioen preskripzioa direla-eta legokiokeen epea gehitu.

2.2.1.- Tratamenduekin zerikusia duten epeak:

  • Harremanetarako eskaeren edo erreklamazioen epeak. Zure informazio eskaera bideratu eta kudeatzeko behar adina denboran tratatuko ditugu zure datuak.
  • Buletinei (newsletterrak) dagozkien tratamenduak: bezero zaren eta tratamenduari aurka egiten ez diozun bitartean; edo, berariaz eskatu badiguzu buletina bidaltzeko, hura jasotzen jarraitu nahi duzun eta aurka egiten ez duzun bitartean.
  • Cookieak: cookie motaren arabera, zeina azalduta baitago dagokion politikan..

3.- Legitimazioa eta tratamendua

3.1.- Zergatik tratatzen ahal ditu nire datuak arduradunak? Zerk legitimatzen du?
Ezartzen den harremanaren arabera eta, horrenbestez, tratamenduaren helburuaren arabera, haren oinarri juridikoa desberdina izan daiteke. Jarraian, gerta daitezkeen egoerak eta tratamenduaren arabera aplikatu behar den lege oinarria azalduko dizkizuegu:

Informazio eskaerei erantzutearekin zerikusia duten helburuak

Informazio eskaerei erantzutea: Zure informazio- edota laguntza-eskaera bidaltzerakoan ematen duzun baimenak legitimatzen du tratamendu hau.

Alta buletinetan:
Buletinak eta merkataritza-komunikazioak: Merkataritza-komunikazioak bidaliko dizkizugu baldin eta zuk aldez aurretik berariaz onartzen baduzu halakoak jasotzea. Merkataritza-komunikazioak zuri igortzeko xedez zure datuak trata daitezen baimenik ematen ez baduzu ere, horrek ez du inola ere eraginen zure kontsulta, laguntza edo eskaera izapidetzean.

Cookieak:
Gure webgunean nabigatzen hastean eman duzun baimenak legitimatzen gaitu tratamendu honetarako.

3.2.-Zure datuak tratatzeko baimena kentzeak edo aurka egiteak zer ondorio sortzen dituen. Nahitaezko eremuak eta aukerakoak
Uneren batean baimena eskatzen bazaizu zure datuak adostasuna behar duen helburu baterako tratatzeko, baimenik ez emateak (edo emandako baimena kentzeak) ez dizu inoiz ere ondoriorik ekarriko. Zure datuak interes legitimoan oinarritutako helburuetarako tratatzeari aurka egiten badiozu (adibidez, zure bezero-datuak merkataritza-komunikazioak bidaltzeko erabiltzeari aurka egiten badiozu), horrek ere ez dizu inolako ondoriorik ekarriko. Datuak biltzeko formulario batzuetan argi ikusi ahalko duzu zenbait eremu nahitaez bete beharrekoak direla (izartxo batez markatuta daude) eta gainerakoak borondatezkoak direla erabat. Horiek horrela, borondatezko eremuak ez betetzeak ez du inolako ondoriorik izanen, eta nahi izanez gero bete ditzakezu.

4.- Hartzaileak

4.1.- Nire datuak hirugarrenei lagako zaizkie?
Arau orokor gisa, legezko betebeharrik ezean, zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako zure baimenik gabe. Zenbaitetan araudi jakin batek agintzen du zure datuak hirugarrenei jakinarazi edota transferitzea; adibidez, zerga-araudiak (zure datuak zerga ogasunei jakinarazi behar zaizkienean). Beste jakinarazpen edota transferentzia batzuk, berriz, zerbitzua ematearen ondorio ezinbestekoak izanen dira.

4.2.-Web-orriarekin eta posta elektronikoko zerbitzuarekin zerikusia duten zerbitzu-hornitzaileak
Hosting-a: arduradunaren web-orria Dinahosting hornitzailean ostataturik dago
Posta elektronikoa: Microsoft-ek ematen du zerbitzua, bere Outlook soluzioaren bitartez.

5.- Eskubideak

5.1. Zein eskubide erabil ditzaket datuen babesaren arloan? Informazio orokorra
Tratamendurako bildutako datu pertsonalei dagokienez, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta lekualdatzeko eskubideak erabil ditzakezu. Halaber jakinarazten dizugu zenbait egoeratan eskubidea izanen duzula zure datuen tratamendua muga dadila eskatzeko edo tratamendu horri aurka egiteko; hala egiten baduzu, arduradunak tratamendua bertan behera utziko du, eta datuak gordeko ditu soilik arauren batek horrela agintzen badio, edo, akzioren bat abiarazi bada, hura preskribatu arte. Eskubide horiei buruzko argibide gehiago nahi badituzu, jarraitu irakurtzen, edo ikusi Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egindako infografia, hiperesteka honen bidez.

5.2.- Zertan dautza eskubide horiek?
Eskuratzeko eskubidea
: Eskubide honek interesdunari ahalbidetzen dio arduradunarengandik jakin ahal izatea norberari buruzko datu pertsonalak tratatuak izaten ari diren eta, hala bada, datu pertsonalak eskuratu ahal izatea, bai eta informazio gehigarri hau ere::

  • a) Tratamenduaren helburuak.;
  • b) Kasuan kasuko datu pertsonalen motak;
  • c) Hartzaileak edo hartzaile motak;
  • d) Datuak gordetzeko aurreikusita dagoen epea, edo epe hori zehazteko irizpideak;
  • e) Badagoela eskubidea arduradunari eskatzeko interesdunaren datu pertsonalak zuzen edo ezaba daitezela edo haien tratamendua muga dadila, edo tratamendu horri kontra egiteko;
  • f) Interesdunak kontrol agintaritzari erreklamazioa aurkezteko eskubidea duela;
  • g) Datuen jatorriari buruz dagoen informazioa;
  • h) Badirela erabaki automatizatuak.

Zuzentzeko eskubidea: Eskubide hau baliaturik interesdunak arduradunari eskatzen ahal dio berehala zuzen edo osa ditzala oker dauden datu pertsonalak. Garrantzitsua da datu-baseetako datuak eguneratuta egotea, eta ildo horretan prest izanen gaituzu datuetan egon daitekeen edozein akats edo zehaztasun falta zuzentzeko..

Ezabatzeko eskubidea: Eskubidea duzu noiznahi guri eskatzeko zure datu pertsonalak ezaba ditzagula; eskaera luzamendurik gabe beteko da, salbu eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnean; horien artean nabarmendu behar da gerta daitekeela guk zure datuak gorde behar izatea legezko betebeharren bat betetzeko edo erreklamazio baten aurrean geure burua defendatu ahal izateko..

Lekualdatzeko eskubidea: Adostasunean oinarritutako datu automatizatuen tratamenduen kasuan, eskatu ahalko diguzu zuri buruzko datu pertsonalak, zuk emandakoak, beste tratamendu-arduradun bati igortzeko, formatu egituratua, erabilera orokorrekoa eta irakurketa mekanikokoa erabiliz.

Kontra egiteko eskubidea: Eskubide hau baliatuta interesdunak kontra egiten ahal dio arduradunak haren datuak tratatzeari. Eskubide hau ez da absolutua; beraz, arduradunak datuak tratatzen jarraitu ahalko du frogatu baldin badezake horretarako arrazoi legitimoak dituela, interesdunaren eskubide eta interesen gainetik daudenak, edo erreklamazioak formulatu, egikaritu eta defendatzeko.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: Eskubide honek, beherago azaltzen diren egoeretan, aukera ematen du arduradunari eskatzeko norberaren datu pertsonalen tratamendua muga dezala. Eskubide hau baliatzen denean, arduradunak interesdunaren baimenarekin soilik tratatu ahalko ditu datuak. Honako egoera hauetan baliatzen ahal da tratamendua mugatzeko eskubidea:

  • i) Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen du, arduradunak datuen zehaztasuna egiaztatu ahal izateko moduko epean;
  • ii) Arduradunak egindako tratamendua legez kontrakoa da, eta interesdunak ez du nahi datu pertsonalak ezabatzerik, eta horren ordez haien erabilera mugatzeko eskatzen du;
  • iii) Arduradunak ez ditu gehiago datu pertsonalak behar tratamenduaren xedeetarako, baina interesdunak bai, bere erreklamazioak aurkezteko, egikaritzeko edo defendatzeko;
  • iv) Interesdunak kontra egin dio tratamenduari, eta egiaztatzen ari da ea arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden..

5.3.- Nola eta non baliatzen ahal ditut?
Atsegin handiz erantzunen diegu datuen babesari buruz egiten dizkiguzun kontsulta edo erreklamazio guztiei. Halaber, zure erreklamazioa igorri edo zure eskubideak baliatu ahalko dituzu datuen babesari buruzko politika honen idazpuruan harremanetarako azaltzen diren bideetatik edozein erabiliz. Egoki deritzozun kontrol agintaritzarengana ere jo dezakezu erreklamazioa jartzeko (adibidez, ohiko bizilekua edo lantokia daukazun herrialdean, edo zure ustez arau-haustea egin den herrialdean). Behar diren ondorioetarako, jakinarazten dizugu Espainiako kontrol agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa dela, eta erakunde horrek berariaz prestatutako formularioen bidez balia ditzakezula zure eskubideak (formularioak eskura daude bulegoaren egoitza elektronikoan).

5.4.-Zenbat denbora beharko dut nire eskubideak baliatzeko eskaera izapidetzeko?
Erreferentziako epea hilabetekoa da zure eskaera jasotzen denetik hasita. Hala ere, epe hori beste bi hilabetez luzatu ahalko da behar izanez gero, eskaeren konplexutasuna eta kopurua kontuan hartuta. Arduradunak luzapen guztien jakitun jarriko du interesduna, hilabeteko epean, eskaera jasotzen denetik hasita, eta atzerapenaren arrazoiak azalduko dizkio.

5.5.- Eskubide hauek erabiltzeak gasturik ekarriko dit?
Eskubideak erabiltzeak ez dizu gasturik ekarriko. Salbuespenez, argi dagoenean eskaerak ez duela oinarririk edo gehiegizkoa dela, batez ere behin eta berriz errepikatua denean, arduradunak kanon bat kobratu ahalko du eskaerari erantzuteak dakartzan kostu administratiboen ordain gisa, edo jarduteari uko egin ahalko dio (kanonak ezin dio diru-sarrera gehigarririk ekarri arduradunari, aitzitik, bat etorri beharko du eskaera izapidetzearen benetako kostuarekin).