Nazioartekotzea

Nazioarteko esperientzia

FP Donibane > Nazioartekotzea > Nazioarteko esperientzia

Nazioarteko esperientzia

Duela hamabost urte baino lehenagotik Donibane IIan gure ikastetxea mundura irekitzen ahalegintzen gara. Hainbat ikasle bidali ditugu nazioarteko praktikak egitera, egin ditugu proiektuak atzerriko beste ikastetxe batzuekin, irakasleek prestakuntzarako egonaldiak egin dituzte Europako beste herrialde batzuetan, eta atzerriko irakasle eta ikasleen bisitak jaso ditugu.

Urte hauetan zehar elkarlanean aritu izan gara garai bateko Leonardo proiektuetan eta beste batzuetan: KA2, Erasmus +, Poctefa (mugaz gaindiko lankidetza), e-twinning, Unesco…

Harremanak egin ditugu Europako zenbait herrialdetan, tartean direla Frantzia, Italia, Holanda eta Finlandia.

Nazioartekotasuna gure ikastetxearen proiektu estrategikoaren parte da, eta horregatik urtero berrikusten dugu gure nazioartekotze plana, hezkuntza komunitateko kide guztien prestakuntza hobetzeko baliatzen ahalko ditugun ekintzen bila.

Erasmus gutunaren bidez egiaztatutako ikastetxea gara, eta horrek esan nahi du Europako eta nazioarteko programa eta proiektuetako parte-hartzaile guztiei arreta egokia bermatzeko betebeharra dugula.

acreditación erasmus