Nazioartekotzea

Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea

FP Donibane > Nazioartekotzea > Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea

Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa: hiru eskualde, bi herrialde, lurralde bat, lankidetzarako eremu komun bat, Euroeskualdeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturala hobetzen laguntzen duten mugaz gaindiko proiektuak sustatzeko Europako eskualdeen artean.

eurorregion-donibane

Gaztegur proiektua

Donibane ikastetxeko Instalazioko eta Altzari-hornikuntzako 2. mailako ikasleak eta Angeluko FCMBko Charpentier Concepteur Bois-eko ikasleak proiektu honetan batu dira, zurezko egiturako modulu aurremuntatuak eraikitzeko, 12 hilabetez, arkitekto baten azterlanari eta diseinuari jarraituz. Lan horretarako baldintzen agirian argi zehaztuko dira eskatutako lana eta dauden mugak.

Albaola Faktoria izanen da gunearen ardatza, eta ikastetxeak, berriz, bitartekariak izanen dira, eta prestakuntzarako nahiz moduluak egiteko espazioak. Lankidetza berritzailea sustatuko da, bideokonferentzien bidez jarriko baita abian proiektua. Lehen urrats hori abiapuntua izanen litzateke hizkuntzak ikasteko eta lantaldeen lehenbiziko azterlanak aurkezteko. Bi ikastetxeek exekuzio planak eginen dituzte, eta arkitektoak eta kontrol kabineteak baliozkotuko dituzte. Marrazketako softwarea (CADWORK edo SEMA) erabiliko da maketa digitalak diseinatzeko; gainera, eskala txikiko zurezko modelo bat eginen da (prototipoa).