Nazioartekotzea

Erasmus

Europa 2020, Hezkuntza eta Prestakuntza 2020 eta Rethinking Education estrategien barnean kokatzen da Erasmus+ programa, eta hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren gaineko ekimenak hartzen ditu barne.

Hezkuntzaren alorrean, maila guztiak biltzen ditu: eskola, Lanbide Heziketa, goi mailako hezkuntza eta helduentzako prestakuntza.

Europako Batzordea programa orokor berria prestatzen ari da, eta 2021ean jarriko da indarrean.

Europako Parlamentuak handitu egin nahi du Erasmus+ programari lotutako trukeetan parte hartzen duten gazteen kopurua 2021-2027 aldian. 

Horretarako, testuak neurri sorta bat proposatzen du, helburua izanik programarako irispidea oztopatzen duten hesi ekonomiko, sozial eta kultural guztiak ezabatzea. Hala, beste neurri batzuen artean, aurrekontu handiagoa jarriko da lanbide prestakuntzarako trukeak egiteko, batez ere mugaldeko eskualdeetan.

Erasmus+ programari esker LHko ikasleek praktikak egin ditzakete Europako beste herrialde batzuetako enpresetan.

erasmus donibane

Nola eskatu

Ikasleak

Beka zein ikasturtetan baliatuko den, aurreko ikasturtean eskatzen da Erasmus+ programan parte hartzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaro hasieratik abendu hasierara arte izan ohi da.

Bai erdi mailako ikasleek bai goi mailakoek eskatzen ahal dituzte laguntzak lanbide heziketako ikasleen atzerriko prestakuntza egonaldietarako

Laguntzak nola eskatzen diren azaltzen duen bideoa ikus dezakegu hurrengo estekan.

Oinarriei buruzko informazioa ikusteko edo zalantzak kontsultatzeko, sartu hemen:

Irakasleak eta irakasle ez diren langileak

Interesdunek egonaldiaren aurreko ikasturtean eskatuko dute proiektuan parte hartzea.

Proiektuan parte hartzeko, ezinbestekoa da honako dokumentazio hau aurkeztea aipatutako epearen barruan:

1. Eskabidea (III. eranskina) (ikus deialdiaren oinarriak)

2. Europass curriculum vitaea, Europass aplikazioaren bidez tramitatu beharko dena:

http://europass.cedefop.europa.eu/es/home

3. Egin gogo den jardueraren azalpen zehatza eta nola banatuko den denboran zehar (IV. eranskina), (ikus deialdiaren oinarriak), harrerako erakundearekiko harremanetarako datuak barne..

4. Ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia jarduera egiteko.

Agiri horiek ikastetxean aurkeztuko dira, eta Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegora igorriko dira Google Drive plataformaren bidez, Lanbide Heziketako irakasleentzako bekei buruzko ataletik abiatuta.