Departamentuak

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

FP Donibane > Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Donibane IIko Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza Departamentua hiru irakaslek osatzen dute. 2018-2019 ikasturtetik ikasleak hezten dituzte Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketako Oinarrizko Lanbide Heziketan.

Departamentuan eginkizun nagusi hauek betetzen dira:

1.
Oinarrizko LHan irakastea

 

 

 

 

 

Departamento de Textil, Confección y Piel

Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketako Oinarrizko Lanbide Heziketa

Tituluaren gaitasun orokorra hauxe da: janzkiak, etxeko arropak eta dekorazioko eta larruzko osagarriak konpondu, egokitu eta mantentzeko eragiketak egitea, oinetakoak eta larrukiak konpontzea, uhalgintzako jarduera osagarriak egitea, eta, hala badagokio, giltzen kopiak egitea, hurbileko saltokietan edo industria instalazioetan, estetika eta akabera egokiko produktuak lortuz. Horretarako, adierazitako kalitatearekin lan eginen da, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira, kasuan kasukoak, eta ahoz eta idatziz komunikatuko da gaztelaniaz eta, hala balegokio, berezko hizkuntza koofizialean edota atzerriko hizkuntza batean.

Eskolaz kanpoko jarduerak

Departamentu honetan ikasturtean zehar egiten diren eskolaz kanpoko jardueren helburua da ikasleek beren lanbide karrera egiteko hautatu duten produkzio sektorearen errealitatea ezagutzea, seguruenik sektore horretan arituko baitira lanean, dela besteren kontura, dela ekintzailetzaren bidetik norberaren kontura.

Gaur egun honako jarduera hauek daude finkatuta:

  • Oinetakoen sektoreko enpresak bisitatzea Arnedon
  • Kapitan etxea” jantzi museoa eta Balenciaga museoa bisitatzea, Errenterian eta Getarian

Berrikuntza proiektuak eta Europako mugigarritasunak

  • Open Your Mind

 

Edozein galdera egiteko, mezu elektronikoa bidal dezakezu hona:

fpdonibane.textil@educacion.navarra.es