Donibane

Politikak

FP Donibane > Donibane > Politikak
políticas de calidad
Kalitate politika
Politika pedagogikoa
Langileria politika

Kalitatea gure filosofiaren eta estrategiaren funtsezko osagai gisa


DONIBANE IIak bere filosofiaren eta estrategiaren funtsezko osagaitzat dauka kalitatea. Oinarrizko helburua da bezeroen eta interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asetzea ikastetxearen misioarekin eta proiektu estrategikoarekin bat etorriz..

Kalitatearekiko konpromisoa erakunde osoari dagokio; beraz, ikastetxean lan egiten duten pertsona guztiek kalitatearen hobekuntzan parte hartzeko ardura hartzen dute. Ikastetxeko zuzendaritzak behar adinako prestakuntza maila lortzeko bitartekoak emanen ditu.

Kalitatea bermatzeko, kalitate sistema ziurtatu bat erabiliko da, ISO 9001 arauan oinarritua, eta EFQM ereduaren gidalerroei jarraituko zaie.

Zehatzago, gure ikastetxeak honako gidalerro hauekin bat datorren ekintza-filosofia gisa hartzen du kalitatea:

  • Ongi egindako lana, eta gure jardueren, ematen ditugun zerbitzuen eta lan prozesuen hobekuntza etengabea.
  • Balioa eskaintzea ikasleei, ikastetxeko langileei eta intereseko taldeei, haien ahotsa entzutea eta haien itxaropenak betetzen ahalegintzeas.
  • Gure prozesuak eta gure proiektuak misioarekin, ikuspegiarekin eta estrategiekin bat etortzea, eta balioen formulazioan jasotako jokabideen arabera aritzen saiatzea.
  • Ebidentziaren kultura, datuetan oinarritutako kudeaketa eta talde-lanaren diziplina oinarri dituen metodologia ezartze.
  • Prozesuak etengabeko hobekuntzari begira kudeatzea, prozesuen planifikazioa, garapena, berrikuspena eta hobekuntza direla medio.
  • Emaitzak hobetzea, adierazleak eta helburuak zehaztuz eta zenbateraino bete diren ebaluatuz.

Gidalerro horiek honako prozesu eta proiektu hauen bitartez hedatzen dira:

  • Kalitate sistema bat ezarri eta garatzea UNE-EN ISO 9.001 arauari jarraituz.
  • Bezeroen gogobetetasuna neurtu eta aztertzea aldian behin.
  • Kalitate sistema berrikustea eta aldian behin prozesuak eguneratzea.
  • Kalitate sistemaren auditoriak, barnekoak zein kanpokoak.
  • EFQM autoebaluazioa.

Urteroko planetan ere hedatzen dira, helburuak formulatuz eta betez.

Kalitatearekiko konpromisoak erakunde osoari eragiten dio. Ikastetxeko pertsona guztiek konpromiso hori onartzen dute, eta ezarritako betekizunak betetzeko, kalitatearen eta kudeaketaren hobekuntzan era aktiboan parte hartzeko eta erakundearen helburuak lortzeko ardura hartzen dute.

Donibane IIaren politika pedagogikoa

Donibane IIaren politika pedagogikoa DONIBANE ikastetxeak Lanbide Heziketako Irakaskuntza Arautu eta Etengabea du aplikazio-esparru, eta lege xedapen indardunek zedarritzen dute (LOGSE, LHari buruzko Legea, ikastetxe integratuak sortzen dituen dekretua).

Politika pedagogikoaren xedea da arlo hauek guztiak hobetzea: emaitza akademikoak, ikasleen hazkunde pertsonala, ikasleen lanbide gaitasuna eta haien laneratzea..
 
Horretarako, honako gidalerro hauek hartuko dira kontuan:

  • Hezkuntza eskaintza gauzatzea, eta inguruneko hezkuntza premiak asetzea Eskola Mapan ezarritako mugen barnean.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua planifikatzea.
  • Ikasgelako jarduerak programatzea.
  • Ebaluazio prozesua planifikatzea.
  • Ikasleei banaka orientabideak ematea ikasketei eta lanbideari buruz.
  • Modulu berak ematen dituzten irakasleek elkarrekin partekatzea hala irakaskuntza-ikaskuntza. jarduerak nola helburuak, metodoak eta material didaktikoak.
  • Irakasle taldeak indartzea, ikasleen ikaskuntzaren jarraipena egiteko lehentasunezko esparru izan daitezen.
  • Kontuan hartzea ikastea gaitasunak eskuratzea dela: gaitasun teknikoa, metodoetarako gaitasuna, parte hartzeko gaitasuna eta gaitasun emozionala.

Gidalerro horiek honako prozesu eta proiektu hauen bitartez hedatzen dira:

  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ezarpena eta garapena.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua kudeatuko duten arduradunak izendatzea, irizpide pedagogikoak aintzat hartuta.

Urteroko planetan ere hedatzen dira, helburuak formulatuz eta betez.

Langileria politikaren gidalerroak

Langileria politikak, ikastetxearen kudeaketa-ahalmenaren esparruan, kontuan hartu beharko ditu honako gidalerro hauek:

  • Irakasleei egonkortasun ahalik eta handiena eskaintzea.
  • Irakasleen eta irakasle ez diren langileen balio aniztasuna eta espezializazioa sustatzea.
  • Prestakuntzarako aukerak eta erronka profesionalak eskaintzea pertsonei.
  • Pertsona eta lantaldeengan eta haien kudeaketarako gaitasunean konfiantza izan dadin sustatzea.
  • Pertsonen merezimenduak eta ahaleginak aitortzea.

Ikastetxeko zuzendaritzak behar diren baliabideak eta prestakuntza jarriko ditu eskura, jarduerak arrakastaz gara daitezen.

Gidalerro horiek honako prozesu eta proiektu hauen bitartez hedatzen dira.

  • Langileria kudeatzeko prozesuaren ezarpena eta garapena.
  • Langileen ahalegina eta dedikazioa aitortzeko barne-eredu bat abian jartzea.
  • Irakasleen prestakuntza plana.
  • Hobekuntzarako lantaldeak sortzea.

Urteroko planetan ere hedatzen dira, helburuak formulatuz eta betez.