Donibane

Ikastetxearen gida

FP Donibane > Donibane > Ikastetxearen gida

Donibane ikastetxearen gida

Donibane IIa Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da. Trinitarios aldean dago, Arga ibaiko parkeko ingurunean, Donibane, Sanduzelai eta Arrotxapea auzoen artean erdibidean

DONIBANE Ikastetxe Integratua, ikastetxe publikoa denez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpekoa da organikoki. Ikasle eta irakasleen erlijio guztien errespetua eta aniztasun ideologikoa aldarrikatzen ditugu; doktrinatze era guztien aurka gaude, eta objektibotasun ahalik eta handienaren alde. Gure nortasuna aldarrikatzen dugu Nafarroako gizartearen parte garen aldetik, eta gizarte horren erroak, kultura eta tradizioak ezagutzeko eta balioesteko betebeharra dugu.

Gure oinarrizko filosofiak hala aginduta, modu parte-hartzaile eta demokratikoan kudeatzen dugu ikastetxea, eta hezkuntza komunitatea osatzen duten sektore guztiak aritzen dira horretan. Uste dugu irakaskuntza zerbitzu bat dela gizartearentzat eta bizi garen ingurunearentzat; gainera, uste dugu hezkuntza elementu baliotsu bat dela desberdintasun sozialak ezabatzeko

Etengabe garatzen eta hobetzen ari den hezkuntza zerbitzua emateko konpromisoa dugu, eta ildo horretan gure ikastetxeak kalitate ziurtagiri hauek jaso ditu:

  • Europako Bikaintasunaren “300+ Zigilua”, EFQM eredua
  • Nafarroako Gobernuaren “Ikastetxe Bikaina” ziurtagiria, 2018-19 ikasturtean berriztatua