Donibane IIko Zurgintza Departamentua hamabost irakaslek osatzen dute, 2000-2001 ikasturtetik honako teknikari hauen heziketan aritzen direnak: zurgintza eta altzarigintzako teknikariak, instalazioko eta altzari-hornikuntzako teknikariak, eta zurgintzako produkzioko, diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariak.
Departamentuan bi eginkizun nagusi betetzen dira:
Tituluaren gaitasun orokorra hauxe da: fabrikazioko, instalazioko eta muntaketako zeregin oinarrizkoak egitea zurgintzako eta altzarigintzako elementuekin: gainazalak egokitu, akabera produktuak eman, tapizatze prozesuetan lagundu, produktuak prestatzen lagundu, eskatzen diren estetikarekin eta akaberekin. Horretarako, adierazitako kalitatearekin lan eginen da, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira, kasuan kasukoak, eta ahoz eta idatziz komunikatuko da gaztelaniaz eta, hala balegokio, berezko hizkuntza koofizialean edota atzerriko hizkuntza batean.
Titulu honen gaitasun orokorra zurgintzako elementuak, zurezko egiturak eta altzariak instalatzea da, produktuen mekanizazioa, muntaketa, doiketa eta akabera eginez, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak beteta.
Tituluaren gaitasun orokorra zurgintzako elementuak eta altzariak fabrikatzea da: produktuen mekanizazioa, muntaketa eta akabera lantzen dira, baita haiek biltegiratzen eta igortzen ere, kalitateari, segurtasunari eta ingurumenaren babesari buruzko zehaztapenak betez.
Titulu honen gaitasun orokorra honetan datza: altzariak eta zurgintzako elementuak diseinatzea, horien produkzioa eta instalazioa kudeatzea, eta kalitate sistemak, ingurumena babestekoak eta laneko arriskuen prebentziokoak mantentzeko lanetan parte hartzea.
Etengabeko prestakuntza landunentzat eta langabeentzat, profesionaltasun ziurtagirien bidez. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren proposamenez eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekin elkarlanean ematen da prestakuntza hau.
Taldeak, irakasleak eta eskolaz kanpoko jarduerak koordinatzea (zikloetako koordinatzaileek egiten dute lan hori.
Azkenik, Lantokiko Prestakuntza moduluko tutoreen ardura da ikasleek enpresetan egiten dituzten egonaldiak garatzea.
Departamentu honetan ikasturtean zehar egiten diren eskolaz kanpoko jardueren helburua da ikasleek beren lanbide karrera egiteko hautatu duten produkzio sektorearen errealitatea ezagutzea, seguruenik sektore horretan arituko baitira lanean, dela besteren kontura, dela ekintzailetzaren bidetik norberaren kontura.
Gaur egun honako jarduera hauek daude finkatuta:
Ikastetxea bazkide gisa parte hartzen ari da Coopwood berrikuntza proiektuan (www.coopwood.eu). Ikasle eta irakasleen mugigarritasunak ere egiten dira Akitania Berrian, Euroeskualdearen bitartez, eta hainbat proiektutan parte hartzen da Nafarroako Unibertsitatearen Arkitektura Eskolako ikasleekin batera, bai eta Profemadera elkartearen (www.profemadera.es) hainbat bilera, lehiaketa eta proposamenetan ere.
Edozein galdera egiteko, mezu elektronikoa bidal dezakezu hona: