Departamentuak

Kanpo Harremanak

FP Donibane > Departamentuak > Kanpo Harremanak

Donibane IIko Kanpo Harremanetako Departamentuaren egitekoa da ikastetxeak produkzio ingurunearekin harremanetan egiten dituen jarduerak sustatu, kudeatu eta koordinatzea. Jarduera horien artean nabarmentzekoak dira ikasleen lantokiko prestakuntzarekin (LP) zerikusia dutenak, graduatuentzako edo langileentzako prestakuntza-jardueren koordinazioa, eta lan poltsaren kudeaketa.

Zerbitzuak

  • LPO departamentuarekin elkarlanean, ikasleak banaka aholkatu eta gidatzea besteren konturako edo norberaren konturako lana bilatzeko prozesuan (Ideazio Programa), hala eskatzen badute.
  • Ikastetxeak ikasleentzat eta ikasle ohientzat daukan lan poltsa kudeatzea.
  • Enpresei aholku ematea lantokiko prestakuntzaren arloan.
  • Ikastetxean ematen diren heziketa zikloetako Lantokiko Prestakuntza modulua planifikatu eta kudeatzea, lanbide arloetako departamentuburuekin elkarlanean.

Edozein galdera egiteko, mezu elektronikoa bidal dezakezu hona: fpdonibane.externas@educacion.navarra.es