Departamentuak

Kalitatea

Kalitatea kudeatzeko eta etengabe hobetzeko konpromisoa

Donibane IIan kalitatea kudeatzeko eta etengabe hobera egiteko konpromisoa dugu. Konpromiso horri eutsiz, gure ikastetxeak Kadineteko N1 sarean parte hartzen du; horren xedea da ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzea, sare-lana eta jardunbide egokien trukea direla medio, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, horrela sustatuko baitira irakaskuntza publikoaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza.

Hala, bada, ikasturtez ikasturte hezkuntza komunitateko kide guztien iritzia jasotzen dugu, arlo bakoitzean izan ditugun emaitzen datuak bildu eta aztertzen ditugu eta hobekuntzak proposatzen ditugu, barneko eta kanpoko auditoriak egiten ditugu eta beste ikastetxe batzuekin elkarlanean aritzen gara.

Guztion lanari esker, “Ikastetxe Bikaina” kalitate zigilua lortu dugu.

Ikastetxeko kalitate arloko arduradunarekin harremanetan jartzeko helbidea honako hau da:

iesdonib-calidad@educacion.navarra.es

certificado centro excelente
Certificado Excelencia Navarra