Donibane IIko Elektrizitate Departamentuak 25 urte baino gehiago daramatza argiketariak eta automatizazio industrialeko teknikariak hezten.
Departamentu dinamikoa da, 28 irakaslez osatua. Etengabe trebatzen ditu bere irakasleak, azken belaunaldiko material eta ekipamenduak eskuratzen ditu eta etengabe berritzen ditu bere lantegiak.
Departamentuan bi eginkizun nagusi betetzen dira:
Titulu honen gaitasun orokorra hauxe da: eragiketa osagarriak egitea elementu eta ekipamendu elektriko eta elektronikoen muntaketan eta eraikinetarako edo eraikin multzoetarako instalazio elektroteknikoetan eta telekomunikazioetakoetan. Horretarako, adierazitako kalitatearekin lan eginen da, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira, ahoz eta idatziz komunikatuko da gaztelaniaz eta, hala balegokio, berezko hizkuntza koofizialean eta atzerriko hizkuntzaren batean.
Titulu honetako gaitasun orokorra eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak, behe tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatu eta mantentzean datza. Lan horietan araudi eta erregelamendu indardunak aplikatu behar dira, bai eta kalitateari, segurtasunari eta laneko arriskuei buruzko protokoloak ere, eta bermatu egin behar dira instalazioen funtzionaltasuna eta ingurumenaren errespetua.
Titulu hau goizeko ordutegian eskaintzen da, bi modalitatetan (gaztelania/euskara).
Titulu honetako gaitasun orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.
Titulu hau eskaintzen da goizeko ordutegian bi modalitatetan (gaztelania/euskara) eta arratsaldeko ordutegian (gaztelania) aurrez aurreko modalitatean eta erdi-presentzialean/online.
Etengabeko prestakuntza landunentzat eta langabeentzat, profesionaltasun ziurtagirien bidez. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren proposamenez eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekin elkarlanean ematen da prestakuntza hau.
Taldeak, irakasleak eta eskolaz kanpoko jarduerak koordinatzea (zikloetako koordinatzaileek egiten dute lan hori). Azkenik, Lantokiko Prestakuntza moduluko tutoreen ardura da ikasleek enpresetan egiten dituzten egonaldiak garatzea.
Departamentu honetan ikasturtean zehar egiten diren eskolaz kanpoko jardueren helburua da ikasleek beren lanbide karrera egiteko hautatu duten produkzio sektorearen errealitatea ezagutzea, seguruenik sektore horretan arituko baitira lanean, dela besteren kontura, dela ekintzailetzaren bidetik norberaren kontura.
Gaur egun honako jarduera hauek daude finkatuta:
Proiektu honen helburu nagusia da plataforma mugikorraren eta robot kolaboratiboaren arteko loturako tresneria diseinatzea, eta horrek balio izatea baita bezeroak behar dituen produktu edo tresnak garraiatzeko ere. Plataforma (MIR) horretan web kamera bat jarriko da eta robotak hura erabili ahalko du. MIRaren softwarearen bidez eta makinaren agintea hartuta, urrutiko kontrol eta mantentze ekintzak egin ahalko dira. Enpresa batekin elkarlanean ari gara proiektu honetan, eta bi ikastetxeetako ikasleek ere parte hartzen dute.
Edozein galdera egiteko, mezu elektronikoa bidal dezakezu hona:
fpdonibane.electricidad@educacion.navarra.es