Oinarrizko LHa

Zurgintza eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide titulua

FP Donibane > Hezkuntza eskaintza > Zurgintza eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide titulua
Donibane Oferta Educativa Carpinteria y Madera
LHko zikloa
Oinarrizkoa
Saila
Zurgintza eta Altzarigintza
Ikastetxea
Donibane
Iraupena
2000h
Txanda
Goizez
Eredua
Gaztelania

Fabrikazioko, instalazioko eta muntaketako zeregin oinarrizkoak egitea zurgintzako eta altzarigintzako elementuekin: gainazalak egokitu, akabera produktuak eman, tapizatze prozesuetan lagundu, produktuak prestatzen lagundu eskatzen diren estetikarekin eta akaberekin. Horretarako, adierazitako kalitatearekin lan eginen da, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira, kasuan kasukoak, eta ahoz eta idatziz komunikatuko da gaztelaniaz eta, hala balegokio, berezko hizkuntza koofizialean edota atzerriko hizkuntza batean.

Sartzeko eskakizunak

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira, denak batera:

  • Hamabost urte izatea edo urte natural honetan betetzea, eta hamazazpi urteko adina ez gainditzea zikloan sartzean edo urte natural honetan.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egina izatea edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egina izatea.
  • Irakasle taldeak gurasoei edo legezko tutoreei ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana.
Donibane oferta educativa carpintería y mueble

Langile hau enpresa txiki, ertain edo handietan aritzen ahal da, bere kontura nahiz besteren kontura, zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzen eta instalatzen, eta orotariko altzariei akaberako produktuak ematen eta altzariak tapizatzen.

Zer ikasi eta eginen dut?

Prest jartzea lanpostua, tresnak, makineria osagarria eta makinak, zurgintzako eta altzarigintzako elementuen mekanizazio, akabera eta tapizatze eragiketak egin ahal izateko.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko eta instalatzeko materialak eta produktuak aukeratu eta biltzea, jarraibide teknikoen arabera.

Marraketa, ebaketa eta mekanizazio eragiketak egitea zurean, ehunean eta eratorrietan, ezarritako prozedurak erabiliz.

Loturak egitea zurean, ehunean eta eratorrietan, erresistentziaren, ekonomiaren eta funtzionaltasunaren irizpideei jarraituz.

Akabera eta tapizatze eragiketak egitea, eskuz eta makinaz, aldez aurretik gainazalak prestatuta, bai eta ekipamendu eta materialak ere, kalitate eta segurtasun baldintza onenetan funtziona dezaten.

Tresna eramangarriak erabiliz altzariak muntatu eta ahokatzea, tartean moduluzko altzariak eta altzari tapizatuak, eta egiaztatzea badutela eskatutako funtzionaltasuna, eta, hala badagokio, haiek paketatu eta garraiatzeko baldintzak betetzen direla.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak garraiatu, desmuntatu, muntatu edota instalatzeko eragiketa osagarriak egitea, ezarritako hornikuntza eta kalitate baldintzak betez.

Parketa, tronadura edo frisoak instalatzeko oinarrizko eragiketak egitea, berdintzeko pastak emanez, gainazalak lixatuz eta ahokatze eta akabera prozesuetan jardunez.

Bezeroari arreta ematea, haren premiak ongi asetzeko interes eta kezka erakutsiz.

Bere ardurapeko lanak egitea bakarka nahiz taldean, autonomiarekin eta ekimenarekin, teknologiaren edo antolamenduaren aldaketek sortutako egoeretara moldatuz.

Arduraren eta autonomiaren ohiturak hartzea balioen praktikan oinarrituta, pertsonen arteko harremanak eta harreman profesionalak sustatzea, taldean lan egitea eta bizikidetasun giro ona sortzea, gizarteko esparru guztietan integratzeko egokia.

Natura ondarea kontserbatzearekin eta jasangarri egitearekin lotutako aztura eta balioak garatzea, gizarteen eta ingurune naturalaren arteko elkarrekintza aztertzea eta ingurumeneko orekaren gaineko giza ekintzaren ondorioak baloratzea.

Arte eta kultura adierazpen guztiak baloratzea modu funtsatuan, haiek aberastasun pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta jarrera estetiko eta sentikorrak garatzea kultura aniztasunari eta arte ondareari begira.

Laneko edo gizarteko askotariko egoeretan komunikatzea, hizkuntza baliabideak zehatz eta argi erabiliz, testuingurua kontuan hartuz eta ahoz nahiz idatziz oinarrizko formak erabiliz, bai norberaren hizkuntzarenak, bai atzerriko hizkuntzaren batenak.

Bere gizarte eta produkzio ingurunearekin zerikusia duten arazo aurresangarriak ebaztea, zientzia aplikatuek eta gizarte zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiliz eta iritzi aniztasuna errespetatuz aberastasun iturri gisa, erabakiak hartzerakoan.

Modu aktibo eta arduratsuan egikaritzea bere lanbide jardueratik eta bere herritartasunetik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak.

Prestakuntza plana

Heziketa ziklo honetako moduluak hauek dira:

Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko eragiketak.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea.

Zuraren oinarrizko akaberak.

Ehunezko materialak eta produktuak.

Altzariak tapizatzea.

Bezeroentzako arreta

Zientzia aplikatuak I.

Zientzia aplikatuak II.

Komunikazioa eta gizartea I.

Komunikazioa eta gizartea II.

Lantokiko prestakuntza.

Ikasketak amaitu ondoren, zer egin dezaket?

Lan hauetan aritu:

Ebanisteriako produktuen muntatzailea, oro har.

Zurezko edo antzeko altzarien muntatzailea.

Zurezko produktuen muntatzailea (ebanisteriako produktuak salbu).

Zurezko edo antzeko bilgarrien/enbalajeen muntatzailea.

Zurezko altzarien akabera-emailea.

Parketaren leuntzaile-bernizatzailea.

Zurezko artisautzako bernizatzaile-lakatzailea.

Zurezko altzarigintzako bernizatzaile-lakatzailea.

Altzarien akabera-treneko langilea.

Eskuzko enbalatzaile-paketatzaile-etiketatzailea.

Zuraren eta kortxoaren industriako peoia.

Altzarien tapizatzailea.


Ikasten jarraitu:

Erdi mailako heziketa ziklo batean (titulu honek lehentasuna izanen du lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Zurgintza eta Altzarigintza, Eraikuntza eta Obra Zibila, Fabrikazio Mekanikoa, Instalazioa eta Mantentze-lanak, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak, Elektrizitatea eta Elektronika, Informatika eta Komunikazioak, eta Itsasoa eta Arrantza).

Zein dira lan irtenbideak?

Langile hau enpresa txiki, ertain edo handietan aritzen ahal da, bere kontura nahiz besteren kontura, zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzen eta instalatzen, eta orotariko altzariei akaberako produktuak ematen eta altzariak tapizatzen.