Zurgintzako elementuak eta altzariak fabrikatzea, produktuen mekanizazioa, muntaketa eta akabera eginez eta haiek bilduz eta igorriz, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak beteta.
Erdi mailako ziklo honen lehen ikasmaila eta instalazioko eta altzari-hornikuntzako erdi mailako zikloarena berbera da; hortaz, 3 ikasturtetan bi tituluak eskura daitezke.
Baldintza hauetakoren bat bete behar duzu erdi mailako ziklo batean sartzeko:
Zuzeneko sarrera:
Proba baten bidezko sarrera (aurreko baldintzetako bat ere betetzen ez dutenentzat.
Altzariak eta zurgintzako elementuak fabrikatu eta muntatzeko eta akaberako produktuak aplikatzeko industrietan aritzen da langile hau.
Zurgintzako elementuak eta altzariak fabrikatzea, produktuen mekanizazioa, muntaketa eta akabera eginez eta haiek biltegiratuz eta igorriz, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak beteta.
Fabrikazio prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan dagoen informazio teknikoa interpretatuz.
Makinak eta ekipamenduak prestatzea zurgintzako eta altzarigintzako elementuen ohiko fabrikaziorako, ezarritako prozedurak erabiliz.
Zenbakizko kontroleko makinak (CNC) prestatzea eta prest uztea, produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuko faseei jarraikiz.
Euskarriak prestatzea eta nahasketak aplikatzea, zurgin-lanen eta altzarien akaberako ekipamenduak erabiliz, ezarritako zehaztapenekin bat.
Altzariak eta zurgintzako elementuak muntatzea, multzoak neurgailuen bidez egiaztatuz, zehaztutako prozeduren arabera.
Materialak, osagarriak eta biltegian sartu eta ateratzeko produktuak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenekin bat.
Heziketa ziklo honetako lanbide moduluak hauek dira: Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.
Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.
Eraikuntzako konponbideak.
Zurgintzako oinarrizko eragiketak.
Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.
Biltegiko kontrola.
Dokumentazio teknikoa.
Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.
Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.
Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.
Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.
Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
Enpresa eta ekimena.
Lantokiko prestakuntza.
Lan hauetan aritu:
Zurezko produktuak fabrikatzeko makina finkoen operadorea.
Prentsen operadorea.
Mahaiko operadore-armatzailea
Zurgintzako elementuen muntatzaile-mihiztatzailea.
Bernizatzaile-lakatzailea
Akabera ataleko arduraduna.
Ikasten jarraitu:
Lanbide espezializazioko ikastaroetan
Lanbide Heziketako beste ziklo batean, lanbide moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarra duen araudiari jarraituz.
Batxilergoaren edozein modalitatetan.
Batxilergoko ebaluazio probak prestatu (enborreko irakasgaiak bakarrik).
Altzariak eta zurgintzako elementuak fabrikatu eta muntatzeko eta akaberako produktuak aplikatzeko industrietan aritzen da langile hau.