Erdi mailako zikloa

Jantzigintzako eta modako teknikaria

FP Donibane > Hezkuntza eskaintza > Jantzigintzako eta modako teknikaria
LHko zikloa
Erdi mailakoa
Saila
Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza
Ikastetxea
Donibane
Iraupena
2000h
Txanda
Goizez
Eredua
Gaztelania

Ehunezko eta larruzko jantziak, osagarriak eta beste artikulu batzuk neurrian edo modu industrialean egitea.

Sartzeko eskakizunak

Baldintza hauetakoren bat bete behar duzu erdi mailako ziklo batean sartzeko:

Zuzeneko sarrera:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo maila goragoko beste ikasketa titulu bat izatea
  • Oinarrizko lanbide titulu bat izatea (Oinarrizko Lanbide Heziketa)
  • Teknikari titulua, teknikari laguntzaile titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gainditua izatea.
  • Gainditua izatea 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.

Proba baten bidezko sarrera (aurreko baldintzetako bat ere betetzen ez dutenentzat)

  • Erdi mailako zikloetarako sarrera proba gainditua izatea (beharrezkoa da gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea).

Profesional honek jantzigintzako eta modako establezimendu eta industrietan egiten du lan. Establezimendu eta industria horietan materialak prestatu eta ebakitzen dira, jantziak ekoizten dira, ehunezko eta larruzko jantzi eta osagarriei akabera industriala ematen zaie eta etxeko eta industria- eta kirol-erabileretarako ehungintzako artikuluak egiten dira. Baita jantziak neurrira egiten dituzten establezimenduetan ere.

Zer ikasi eta eginen dut?

Ehunezko eta larruzko jantziak, osagarriak eta beste artikulu batzuk neurrian edo modu industrialean egitea. Profesional hau gai izanen da lan hauek egiteko:

Jantzigintzan erabiltzen diren makinak, ekipoak eta materialak prestatzeko eta jantzigintzako prozesuak zehazteko.

Ehunkiak, larruak eta ehungintzako beste material batzuk ebakitzeko, patroi batetik abiaturik.

Ehunezko eta larruzko artikuluetako piezak muntatzeko.

Ehunezko eta larruzko jantziei eta osagarriei akabera emateko.

Jantziak neurrira egiteko patroiak egiteko.

Jantzigintzako makinen eta ekipoen lehen mailako mantentze-lanak egiteko.

Ikasketa hauek barnean hartzen dituzte laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko jarduerak egiteko behar diren ezagutzak.

Prestakuntza plana

Heziketa ziklo honetako lanbide moduluak hauek dira:

Patroiak.

Moda eta joerak.

Mantentze-lan elektromekanikoaren printzipioak.

Ehungintzako eta larrugintzako lehengaiak.

Materialak ebakitzea.

Jantziak neurrira egitea.

Jantzigintza industriala.

Jantzigintzako akaberak.

Bezeroarendako informazioa / arreta.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Enpresa eta ekimen ekintzailea.

Lantokiko prestakuntza.

Ikasketak amaitu ondoren, zer egin dezaket?

Lan hauetan aritu:

Jostun- edo dendari-laguntzailea.

Jantzi-egilea.

Jantzigintzako espezialista.

Jantzigintzako ofiziala.

Ehunezko jantzien eta artikuluen ebakitzailea.

Josteko eta brodatzeko makina industrialetarako langilea.

Jostun-muntatzailea.

Ehunezko eta larruzko jantzi eta markatzaile-ebakitzailea.

Lisatzaile-bukatzailea.

Akaberako makinen langilea.

Ikasten jarraitu:

Lanbide espezializazioko ikastaroetan.

Lanbide Heziketako beste ziklo batean, lanbide moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarra duen araudiari jarraituz.

Batxilergoaren edozein modalitatetan.

Batxilergoko ebaluazio probak prestatu (enborreko irakasgaiak bakarrik).

Zein dira lan irtenbideak?

Profesional honek jantzigintzako eta modako establezimendu eta industrietan egiten du lan. Establezimendu eta industria horietan materialak prestatu eta ebakitzen dira, jantziak ekoizten dira, ehunezko eta larruzko jantzi eta osagarriei akabera industriala ematen zaie eta etxeko eta industria- eta kirol-erabileretarako ehungintzako artikuluak egiten dira. Baita jantziak neurrira egiten dituzten establezimenduetan ere.