Zurgintzako elementuak, zurezko egiturak eta altzariak instalatzea, produktuen mekanizazioa, muntaketa, doiketa eta akabera eginez, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak beteta.
Erdi mailako ziklo honen lehen ikasmaila eta instalazioko eta altzari-hornikuntzako erdi mailako zikloarena berbera da; hortaz, 3 ikasturtetan bi tituluak eskura daitezke.
Baldintza hauetakoren bat bete behar duzu erdi mailako ziklo batean sartzeko:
Zuzeneko sarrera:
Proba baten bidezko sarrera (aurreko baldintzetako bat ere betetzen ez dutenentzat)
Profesional honek zurgintzako eta altzari-hornikuntzako muntaketa eta instalazio lanetako enpresetan eta ukituetarako akabera produktuen aplikazioan egiten du bere lana.
Zurgintzako elementuak, zurezko egiturak eta altzariak instalatzea, produktuen mekanizazioa, muntaketa, doiketa eta akabera eginez, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak beteta.
Fabrikazio prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan dagoen informazio teknikoa interpretatuz.
Makinak eta ekipamenduak prestatzea zurgintzako eta altzarigintzako elementuen ohiko fabrikaziorako, ezarritako prozedurak erabiliz.
Instalazioen planifikazioan parte hartzea, informazioa bilduz eta dokumentazio teknikoa eginez.
Instalazioen zuinketa egitea, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta neurriak eta sestrak egiaztatuz.
Ekipamenduak eta tresnak prest jartzea, instalaziorako antolatuz.
Altzariak instalatzea, elementuak muntatuz produktuaren eta instalazio baldintzen arabera.
Zurgintzako elementuak instalatzea, haiek muntatuz produktuaren eta instalazio baldintzen arabera.
Zurezko egiturak instalatzea, haien elementuak finkatuz dokumentazio teknikoaren arabera.
Materialak, osagarriak eta biltegian sartu eta ateratzeko produktuak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenekin bat.
Muntaketa eta instalazioko makina eta ekipamenduetan lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-lanen fitxan adierazten den moduan.
Heziketa ziklo honetako lanbide moduluak hauek dira:
Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.
Eraikuntzako konponbideak.
Zurgintzako oinarrizko eragiketak.
Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.
Biltegiko kontrola.
Instalazioa planifikatzea.
Altzarien instalazioa.
Zurgin-lanen instalazioa.
Zurezko egituren instalazioa.
Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
Enpresa eta ekimena.
Lantokiko prestakuntza.
Lan hauetan aritu:
Zurgin taldeetako burua.
Eraikuntzako zurgin armatzailea.
Zurgina, oro har.
Dekorazioetako zurgina.
Ebanista edo parekoa.
Altzarien muntatzaile-instalatzailea.
FEraikuntzarako zurezko egituren eta zurgintzako eta ebanisteriako piezen fabrikazioa.
Ikasten jarraitu:
Lanbide espezializazioko ikastaroetan.
Lanbide Heziketako beste ziklo batean, lanbide moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarra duen araudiari jarraituz.
Batxilergoaren edozein modalitatetan.
Batxilergoko ebaluazio probak prestatu (enborreko irakasgaiak bakarrik).
Profesional honek zurgintzako eta altzari-hornikuntzako muntaketa eta instalazio lanetako enpresetan eta ukituetarako akabera produktuen aplikazioan egiten du bere lana.