Eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak, behe tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatu eta mantentzea, araudi eta erregelamendu indardunak eta kalitateari, segurtasunari eta laneko arriskuei buruzko protokoloak aplikatuz, haien funtzionaltasuna eta ingurumenaren errespetua bermatuz.
Baldintza hauetakoren bat bete behar duzu erdi mailako ziklo batean sartzeko:
Zuzeneko sarrera:
Proba baten bidezko sarrera (aurreko baldintzetako bat ere betetzen ez dutenentzat
Profesional honek eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatu eta mantentzen ditu bere lanean.
Eraikinetako telekomunikazioko azpiegiturak, behe tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.
Profesional honek gaitasuna izanen du lan hauek egiteko:
Instalazioak eta ekipamenduak konfiguratzea eta kalkulatzea.
Behe tentsioko banaketa sareetako osagaiak eta elementu osagarriak muntatzea.
Eraikinetako telekomunikazio azpiegiturei eta instalazio elektriko eta automatizatuei lotutako ekipamendu eta kanalizazioak muntatzea.
Makina elektriko birakariak eta estatikoak instalatu eta mantentzea.
Instalazio eta ekipamenduak mantendu eta konpontzea.
Muntaketari eta mantentze-lanei lotutako logistika ezartzea.
Aurrekontuak, dokumentazio teknikoa eta dokumentazio administratiboa egitea.
Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea.
Ikasketa hauek barnean hartzen dituzte laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko jarduerak egiteko behar diren ezagutzak.
Tituluko lanbide moduluen multzoan ezarritako prestakuntzak behe tentsioko instalatzaile baimenduaren txartelerako eskatzen den jakintza maila bermatzen du, bai oinarrizko kategorian bai espezialistarenean.
Heziketa ziklo honetako lanbide moduluak hauek dira:
Industria automatismoak.
Elektronika.
Elektroteknia.
Barneko instalazio elektrikoak.
Banaketarako instalazioak.
Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak.
Instalazio domotikoak.
Eguzki instalazio fotovoltaikoak.
Makina elektrikoak.
Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
Enpresa eta ekimena.
Lantokiko prestakuntza.
Lan hauetan aritu:
Instalatzaile-mantentzaile argiketaria.
Eraikuntzako argiketaria.
Industriako argiketaria.
Mantentze-lanetako argiketaria.
Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.
Antenen instalatzaile-mantentzaile argiketaria.
Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
Telefono ekipamendu eta instalazioen instalatzaile-mantentzailea.
Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Ikasten jarraitu:
Lanbide espezializazioko ikastaroetan.
Lanbide Heziketako beste ziklo batean, lanbide moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarra duen araudiari jarraituz.
Batxilergoaren edozein modalitatetan.
Batxilergoko ebaluazio probak prestatu (enborreko irakasgaiak bakarrik).
Profesional honek eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatu eta mantentzen ditu bere lanean..