Oinarrizko LHa

Elektrizitate eta Elektronikako oinarrizko lanbide titulua

FP Donibane > Oferta educativa > Oinarrizko LHa > Elektrizitate eta Elektronikako oinarrizko lanbide titulua
Donibane oferta educativa electricidad Donibane
LHko zikloa
Oinarrizkoa
Saila
Elektrizitatea eta Elektronika
Ikastetxea
Donibane
Iraupena
2000h
Txanda
Goizez
Eredua
Gaztelania

Eragiketa osagarriak egitea elementu eta ekipamendu elektriko eta elektronikoen muntaketan eta eraikinetarako edo eraikin multzoetarako instalazio elektroteknikoetan eta telekomunikazioetakoetan. Horretarako, adierazitako kalitatearekin lan eginen da, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira, ahoz eta idatziz komunikatuko da gaztelaniaz eta, hala balegokio, berezko hizkuntza koofizialean eta atzerriko hizkuntzaren batea.

Sartzeko eskakizunak

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira, denak batera:

  • Hamabost urte izatea edo urte natural honetan betetzea, eta hamazazpi urteko adina ez gainditzea zikloan sartzean edo urte natural honetan
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egina izatea edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egina izatea
  • Irakasle taldeak gurasoei edo legezko tutoreei ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana.
Donibane oferta educativa electricidad Donibane

Profesional hau besteren kontura aritzen da eraikinetan, etxebizitzetan, bulegoetan, merkataritza eta industriako lokaletan instalazio elektroteknikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresetan; goragoko mailako batek gainbegiratzen du haren lana eta Behe Tentsioko Elektrotekniaren Erregelamenduak eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Arrunten Araudiak erregulatzen.

Zer ikasi eta eginen dut?

Material eta tresnak biltzea, behe tentsioko instalazio elektrikoak, domotikoak eta eraikinetako telekomunikazioetakoak muntatu eta mantentzeko.

Hoditeria eta hodiak kalitate eta segurtasun baldintzetan muntatzea, ezarritako prozedurari jarraituz.

Eraikinetan kableatua jartzea, behe tentsioko instalazio elektrikoetan eta domotikoetan, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuz.

Instalazio elektroteknikoetako ekipamenduak eta beste elementu lagungarri batzuk kalitate eta segurtasun baldintzetan muntatzea, ezarritako prozedurari jarraituz.

Mekanizazio eta juntura teknikak aplikatzea instalazioak mantendu eta muntatzeko, haien beharren arabera.

Oinarrizko proba eta egiaztapen funtzionalak zein erregelamenduaren araberakoak egitea instalazioetan, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabiliz.

Instalazioetan ekipamenduak muntatu eta konpontzeko laguntza lanak egitea, haien funtzionamendua bermatzearren.

Instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuetan esku hartzean ingurumenaren kalitateari eta segurtasunari buruzko protokoloak aplikatzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko planean ezarritako zehaztapenak betetzea, lanpostuari lotutako arriskuak detektatuz eta aurreikusiz.

Bere ardurapeko lanak egitea bakarka nahiz taldean, autonomia eta ekimenarekin, teknologiaren edo antolamenduaren aldaketek sortutako egoeretara moldatuz.

Arduraren eta autonomiaren ohiturak hartzea balioen praktikan oinarrituta, pertsonen arteko harremanak eta harreman profesionalak sustatzea, taldean lan egitea eta bizikidetasun giro ona sortzea, gizarteko esparru guztietan integratzeko egokia.

Natura ondarea kontserbatzearekin eta jasangarri egitearekin lotutako aztura eta balioak garatzea, gizarteen eta ingurune naturalaren arteko elkarrekintza aztertzea eta ingurumeneko orekaren gaineko giza ekintzaren ondorioak baloratzea.

Arte eta kultura adierazpen guztiak baloratzea modu funtsatuan, haiek aberastasun pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta jarrera estetiko eta sentikorrak garatzea kultura aniztasunari eta arte ondareari begira.

Laneko edo gizarteko askotariko egoeretan komunikatzea, hizkuntza baliabideak zehatz eta argi erabiliz, testuingurua kontuan hartuz eta ahoz nahiz idatziz oinarrizko formak erabiliz, bai norberaren hizkuntzarenak, bai atzerriko hizkuntzaren batenak.

Bere gizarte eta produkzio ingurunearekin zerikusia duten arazo aurresangarriak ebaztea, zientzia aplikatuek eta gizarte zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiliz eta iritzi aniztasuna errespetatuz aberastasun iturri gisa, erabakiak hartzerakoan.

Modu aktibo eta arduratsuan egikaritzea bere lanbide jardueratik eta bere herritartasunetik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak.

Prestakuntza plana

Heziketa ziklo honetako moduluak hauek dira:

Instalazio elektrikoak eta domotikoak.

Telekomunikazioetako instalazioak.

Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak.

Datuak transmititzeko sareen instalazioa eta mantentze-lanak.

Zientzia aplikatuak I.

Zientzia aplikatuak II.

Komunikazioa eta gizartea I.

Komunikazioa eta gizartea II.

Lantokiko prestakuntza.

Ikasketak amaitu ondoren, zer egin dezaket?

Lan hauetan aritu:

Behe tentsioko instalazio elektrikoetako langilea..

Antena hartzaileen/satelite bidezko telebista-antenen muntatzailearen laguntzailea.

Telefonia eta telegrafiako ekipamenduen instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.

Telekomunikazioko ekipamenduen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.

Telefono instalazioen instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.

Energia elektrikoa ekoitzi eta banatzen duen industriako peoia.

Sistema mikroinformatikoen muntatzailearen laguntzailea.


Ikasten jarraitu:

Erdi mailako heziketa ziklo batean (titulu honek lehentasuna izanen du lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta Elektronika, Informatika eta Komunikazioak, Fabrikazio Mekanikoa, Instalazioa eta Mantentze-lanak, Energia eta Ura, Erauzketa Industriak, Itsasoa eta Arrantza, Kimika, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa, eta Eraikuntza eta Obra Zibila).

Zein dira lan irtenbideak?

Profesional hau besteren kontura aritzen da eraikinetan, etxebizitzetan, bulegoetan, merkataritza eta industriako lokaletan instalazio elektroteknikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresetan; goragoko mailako batek gainbegiratzen du haren lana eta Behe Tentsioko Elektrotekniaren Erregelamenduak eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Arrunten Araudiak erregulatzen.