Oinarrizko LHa

Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketako oinarrizko lanbide titulua

FP Donibane > Oferta educativa > Oinarrizko LHa > Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketako oinarrizko lanbide titulua
Oferta educativa textil y piel Donibane
LHko zikloa
Oinarrizkoa
Saila
Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza
Ikastetxea
Donibane
Iraupena
2000h
Txanda
Goizez
Eredua
Gaztelania

Janzkiak, etxeko arropak eta dekorazioko eta larruzko osagarriak konpondu, egokitu eta mantentzeko eragiketak egitea, oinetakoak eta larrukiak konpontzea, uhalgintzako jarduera osagarriak egitea eta, hala badagokio, giltzen kopiak egitea, hurbileko saltokietan edo industria instalazioetan, estetika eta akabera egokiko produktuak lortuz. Horretarako, adierazitako kalitatearekin lan eginen da, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira, kasuan kasukoak, eta ahoz eta idatziz komunikatuko da gaztelaniaz eta, hala balegokio, berezko hizkuntza koofizialean edota atzerriko hizkuntza batean.

Sartzeko eskakizunak

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira, denak batera:

  • Hamabost urte izatea edo urte natural honetan betetzea, eta hamazazpi urteko adina ez gainditzea zikloan sartzean edo urte natural honetan.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egina izatea edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egina izatea
  • Irakasle taldeak gurasoei edo legezko tutoreei ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana.
Oferta educativa textil y piel Donibane

Langile hau oinetakoak eta larruzko gauzak konpontzen dituzten enpresa txikietan edo artisautzako lantegietan aritzen da, bai eta jantziak, etxeko arropak eta ehunezko nahiz larruzko dekorazio-osagarriak egiten eta konpontzen dituzten lantegietan ere.

Zer ikasi eta eginen dut?

Lanpostua, tresnak eta makineria prest jartzea ehungintzako artikuluak, oinetakoak eta larrukiak konpontzeko eragiketak egiteko, eta lehen mailako mantentze lanak egitea.

Ehunezko eta larruzko materialak eta produktuak hautatu eta biltzea, jantzien, etxeko arropen eta dekorazio-osagarrien konponketak egiteko eta oinetakoak konpontzeko, eta, hala badagokio, uhalgintzako eta larrukigintzako artikulu txikiak egiteko, osaerari eta kontserbazioari buruzko etiketak kontuan hartuz.

Jantziak, etxeko artikuluak eta dekorazioko osagarriak konpondu eta egokitzea, ehunezko artikuluak egiteko berariazko teknikak aplikatuz, eta eskatutako akabera bermatzea.

Apaindurazko osagarriak egiteko oihal zatiak moztea, aurretiazko markaketa eginez, eredutik zuzen lortutako neurrietatik abiatuta edo txantiloiak erabiliz.

Oinetakoak eta larrukiak konpontzea, desmuntaketa eginez, konpontzeko aukerak ebaluatuz eta horien zatien eta osagaien mihiztaketa eginez eskuz nahiz makinaz josita, iraunkortasuna, ekonomia eta funtzionaltasuna irizpide.

Oinetakoen eta larrukien konponketaren lan osagarriak egitea, esaterako uhalgintzako gauzak egitea, are giltza eta urrutiko kontrolen bikoizketa ere.

Aurrekontuak eta fakturak egitea, zenbatekoak eta kontzeptuak zehaztuz, eskatutako produktuen ezaugarrien eta neurrien arabera, legezko betekizunak beteta.

Bezeroari arreta ematea, haren premiak ongi asetzeko interes eta kezka erakutsiz.

Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin lotutako arazo aurresangarriak ebaztea; horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatu eta sozialek emandako elementuak erabiliko dira.

Modu osasuntsuan jardutea garapen pertsonal eta soziala errazten duten eguneroko testuinguruetan, eta giza osasunerako aztura eta eragin positiboak aztertzea.

Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak baloratzea; horretarako, ingurumenaren orekan eragin dezaketen eguneroko jardueren ondorioak bereiziko dira.

Autoikaskuntzarako eta bere ingurune pertsonal, sozial edo profesionalaren askotariko testuinguruetan erabiltzeko informazioa eskuratu eta komunikatzea; horretarako, eskura dituen baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiakoak erabiliko dira.

Errespetuz eta sentikortasunez jokatzea kultura aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta agerpen kultural eta artistikoen aurrean, eta haien erabilera eta gozamena preziatzea aberastasun-iturri pertsonal eta sozial modura.

Argi, zehatz eta jariakortasunez komunikatzea, askotariko testuinguru sozial edo profesionaletan eta eskura dituen edozein baliabide, bide edo euskarri erabiliz, eta, orobat, gaztelaniaren, eta, hala balegokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko hizkuntza-baliabideak erabiliz eta egokituz.

Eguneroko jardueretan, lanekoetan, pertsonaletan eta sozialetan komunikatzea, eta atzerriko hizkuntza batean oinarrizko hizkuntza-baliabideak erabiltzea.

Gizarte garaikideen berezko gertakizun eta fenomenoen gaineko azalpen laburrak egitea, eskura duen informazio historiko eta geografikotik abiaturik.

Bere lanean gertatutako aldaketa teknologiko eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea, eskura dituen prestakuntza eskaintzak erabiliz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko baliabideak lokalizatuz.

Bere mailari dagozkion zereginak bakarka edo talde bateko kide moduan autonomiaz eta arduraz betetzea, esleitutako lanean kalitatezko eta eraginkortasuneko irizpideak erabiliz.

Modu eraginkorrean komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz, eta, orobat, egindako lanaren kalitatean eraginez.

Lanean ari denean arriskuen prebentziorako eta laneko segurtasunerako neurriak onartu eta betetzea; horretarako, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihestuko dira.

Bere lan profesionalean eragiten duten kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsalekoak eta guztiontzako diseinukoak betetzea.

Modu ekintzailean, ekimen pertsonalez eta arduraz jardutea, bere lanbide jarduerako prozedurak hautatu behar dituenean.

Lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

Prestakuntza plana

Heziketa ziklo honetako moduluak hauek dira:

Ehunezko materialak eta produktuak.

Larruzko artikuluen konponketa eta uhalgintzako artikulu txikien elaborazioa.

Oinetakoen konponketa eta jarduera osagarriak.

Etxeko oihalen eta jantzien konponketa eta moldaketa.

Dekorazioko ehunezko artikuluen elaborazioa.

Bezeroentzako arreta.

Zientzia aplikatuak I.

Zientzia aplikatuak II.

Komunikazioa eta gizartea I.

Komunikazioa eta gizartea II.

Lantokiko prestakuntza.

Ikasketak amaitu ondoren, zer egin dezaket?

Lan hauetan aritu:

Oinetakoen egile eta konpontzailea.

Oinetakoen konpontzaile-laguntzailea.
Larruzko gauzen konpontzailea.

Larrukigintzako laguntzailea.

Uhalgilea.

Larruzko gauzen artisaua.

Jantziak garbitzeko eta lehortzeko makinen operadorea.

Jantziak lisatzeko makinen operadorea.

Jostuna eskuz edo etxeko makinaz.

Jostun-pasaratzailea.

Jostun konpontzaile eta moldatzailea.

Jantzigintzako langilea.


Ikasten jarraitu:

Erdi mailako heziketa ziklo batean (titulu honek lehentasuna izanen du lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza, Administrazioa eta Kudeaketa, Arte Grafikoak, Merkataritza eta Marketina, eta Beira eta Zeramika)

Zein dira lan irtenbideak?

Langile honek bere lana autonomo gisa edo besteren kontura egiten du, enpresa txikietan edo artisautza lantegietan, larruzko gauzen eta oinetakoen konponketan; taldeentzako arreta zerbitzuak ematen dituzten enpresetan; arropa-garbitegi industrialetan eta hurbilekoetan; ehunezko eta larruzko gauzak konpontzen dituzten saltokietan, edo artikulu mota horretan konponketak egiten dituzten enpresa txikietan, modako saltokientzat nahiz azken bezeroentzat.