Goi mailako zikloa

Diseinuko eta Altzari-hornikuntzako goi mailako teknikaria

FP Donibane > Oferta educativa > Goi mailako zikloa > Diseinuko eta Altzari-hornikuntzako goi mailako teknikaria
Oferta educativa diseño amueblamiento Donibane
LHko zikloa
Goi mailakoa
Saila
Zurgintza eta Altzarigintza
Ikastetxea
Donibane
Iraupena
2000h
Txanda
Goizez
Eredua
Elebiduna

Altzariak eta zurgintzako elementuak diseinatzea, horien produkzioa eta instalazioa kudeatzea, eta kalitate-sistemen, ingurumen-babesekoen eta laneko arriskuen prebentziokoen mantentze-lanetan parte hartzea.

Sartzeko eskakizunak

Baldintza hauetakoren bat bete behar duzu goi mailako ziklo batean sartzeko:

Zuzeneko sarrera:

  • Batxilergo titulua izatea, edo Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) titulua izatea.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditua izatea.
  • Teknikari titulua izatea (erdi mailako Lanbide Heziketa)*.
  • Goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditua izatea.
  • Unibertsitateko edozein titulu izatea, edo baliokide den beste tituluren bat.

*Goi mailako heziketa zikloetako ikaspostuen eskariak eskaintza gainditzen badu, hezkuntza arloko administrazioek onarpen prozedurak ezartzen ahal dizkiote ikastetxeari, Gobernuak erregelamenduz zehazten dituen baldintzei jarraituz.

Proba baten bidezko sarrera (aurreko baldintzetako bat ere betetzen ez dutenentzat

  • Goi mailako zikloetarako sarrera proba gainditua izatea (beharrezkoa da gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, edo 18 urte, teknikari titulua edukiz gero).
  • Gainditua izatea 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.
Oferta educativa diseño amueblamiento Donibane

Profesional honek zurgin-lanen eta altzarien produkzioaren eta instalazioaren sektorean jarduten du, enpresa txiki, ertain eta handietan, bere kontura nahiz besteren kontura, honako eginkizun hauetan: diseinu teknikoa, produkzioaren gainbegiratzea, fabrikazio automatizatua, altzari-hornikuntzako proiektuak garatzea eta instalazioak muntatzea.

Zer ikasi eta eginen dut?

Zurezko altzariak eta zurgintzako elementuak diseinatzeko proposamenak egitea, merkatuko joerak eta beharrak identifikatut.

Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen diseinu teknikoa egitea, bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatuta.

Altzarien eta zurgin-lanen diseinua optimizatzea, eta horretarako, prototipo eta saiakuntzetatik ateratako aldaketak sartzea.

Altzari-hornikuntzarako proposamenak egitea, bezeroaren eskakizunak eta proposamen horiek gauzatzeak dakartzan baldintzatzaile teknikoak eta ekonomikoak asetzeko modukoak.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzeko proiektuak prestatzea, hartutako irtenbidea deskribatuz eta baloratuz.

Lehengaien, produktuen eta osagaien hornikuntza kudeatzea, eta horien harrera eta izakinen maila kontrolatzea.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen fabrikazioa planifikatzea eta kontrolatzea, eta horretarako, prozesuak definitzea, baliabideak antolatzea eta produktuak gainbegiratzea.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak lantzea, ordenagailuz lagundutako fabrikazio-teknikak aplikatuta.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen muntaketa koordinatzea eta gainbegiratzea, eta horretarako, baliabideak antolatzea eta kalitate estandarrak egiaztatzea.

Zurgintza eta altzarigintza industrietako hondakinak kudeatzeko planak prestatzea, araudia betetzen dela ziurtatuz.

Prestakuntza plana

Heziketa ziklo honetako lanbide moduluak hauek dira:

Zurgintzako eta altzarigintzako industrien prozesuak.

Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazioa.

Zurgintzako eta altzarigintzako irudikapena.

Zurgintzako eta altzarigintzako prototipoak.

Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen garapena.

Zurgintzako eta altzarigintzako automatizazioa.

Zurgintzako eta altzarigintzako instalazioak.

Zurgintzako eta altzarigintzako diseinua.

Zurgintzako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektua.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Enpresa eta ekimena.

Lantokiko prestakuntza.

Ikasketak amaitu ondoren, zer egin dezaket?

Lan hauetan aritu:

Altzarien marrazkilari proiektugilea.

Zurgintzako eta altzarigintzako produktuak garatzeko teknikaria.

Zurgintzako eta altzarigintzako proiektugilea.

Zuraren, altzarien eta beste manufaktura batzuen enpresen kudeatzailea.

Zuraren eta kortxoaren industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.

Bulego teknikoko arduraduna.

Fabrikazioko burua.

Produkzioko kontrolatzailea.

Atalburua.

Taldeko burua.

Ikasten jarraitu:

Lanbide espezializazioko ikastaroetan.

Lanbide Heziketako beste ziklo batean, lanbide moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarra duen araudiari jarraituz.

Batxilergoko ebaluazio probak prestatu (enborreko irakasgaiak bakarrik).

Unibertsitate ikasketetan, baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarra duen araudiari jarraituz.

Zein dira lan irtenbideak?

Profesional honek zurgin-lanen eta altzarien produkzioaren eta instalazioaren sektorean jarduten du, enpresa txiki, ertain eta handietan, bere kontura nahiz besteren kontura, honako eginkizun hauetan: diseinu teknikoa, produkzioaren gainbegiratzea, fabrikazio automatizatua, altzari-hornikuntzako proiektuak garatzea eta instalazioak muntatzea.