Gure lan poltsan enplegu eskaintzaren bat jarri nahi duten enpresa edo entitateek formulario hau bete behar dute.
Europan ikasi
LHko mugigarritasunak ageriko balioa eransten die ikasleei, aukera ematen baitie gogoa irekitzeko, beren gaitasun sozialak, profesionalak eta zeharkakoak handitzeko, berrikuntza, ekimena eta europartasunaren zentzua estimatzeko.
Lanaren mundua gero eta lehiakorragoa da, eta lan eskaintza batera ongi prestaturik agertzeak beti hobetzen ditu nahi den lanpostua lortzeko aukerak. Beraz, heziketa zikloa eginez, izan erdi mailakoa nahiz goi mailakoa, gaitasunak hobetzen dira eta nahi den lanpostu hori lortzen ahal da.
Lantokiko prestakuntza argi eta garbi bideratuta dago lan munduko egiazko beharrizanak asetzera; horrenbestez bermatzen da ikaslea prest egonen dela lan merkatura sartzeko, behin ikasketak amaitutakoan. Izan ere, Lanbide Heziketako tituludunen laneratze tasa oso handia da Espainian, eta aurreikusten da are gehiago haziko dela hurrengo urteetan.
LHan mugigarritasunak ageriko balioa eransten die gazteei, aukera ematen baitie gogoa irekitzeko, beren gaitasun sozialak, profesionalak eta zeharkakoak handitzeko, berrikuntza, ekimena eta europartasunaren zentzua estimatzeko. Praktika horietan parte hartzen duten erakundeen emaitza orokorrak hobetzeko modu bat da (bai LH-hornitzaileen emaitzak, baita enpresenak ere). Nazioartekotze estrategia iraunkorrak sortzen dira, eta aldi berean enpresei ere beren lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten gaitasun egokiak bilatzen laguntzen zaie. Atzerrian praktikaldi luzeak egiteak balio erantsi handiagoa ematen die ikasleei, lanerako gaitasun espezifikoen garapenari dagokionez. Atzerriko herrialdeko hizkuntza, kultura eta lan giroa ongi ezagutzea ere enplegagarritasunaren onerako da.
LHko mugigarritasun proiektu batek honako jarduera hauetako bat edo gehiago har dezake: :
Ikasleen mugigarritasuna: