Bisita COMANAIra

FP Donibane > Bisita COMANAIra

Otsailaren 12an Automatizazio eta Robotika Industrialeko (euskara) goi mailako zikloko lehen mailako ikasleek Orkoiengo Comanai Ingeniaritza enpresa bisitatu zuten.
Lehen zatian, enkargua jasotzean zer prozedura jarraitu behar zuten azaldu ziguten, eta gure ikastetxeko gela batetik bideokonferentziaz egin zen. Ondoren, enpresara joan ginen proiektua martxan ikusteko. Bisita hasi aurretik, tenperatura kontrolatzeko eta gel hidroalkoholikoarekin garbitzeko osasun-protokoloa aplikatu zen.
B.S.H. taldeko hozkailu eta izozkailuetako ateetan kristalezko estaldura jartzeko postu automatizatu bat da, ikasleek beraiek funtzionatzeko aukera izan zuten eta postua automatizatzeko eta kontrolatzeko elementu guztiak ikusi ahal izan zituzten.
COMANAI izan da munduan diseinu horren esleipena lortu duen enpresa bakarra, eta hau da muntatu eta hornitzen duen bosgarren postu automatizatua.
Ingelesa jakitearen garrantzia azpimarratu zuten, hori baita bezeroekin eta hornitzaileekin komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza bakarra, bereziki dokumentazio guztiak eskatzen duen ingeles teknikoa.
Bisita euskara hutsean egin zen. Eskerrak eman nahi dizkiogu enpresari eta, bereziki, Alberto La Iglesia komunikazio-arduradunari bisita hau gaur egungo egoeran egin ahal izateko . kasleentzat beti da esperientzia aberasgarria.

Dejar comentario